miércoles, 9 de mayo de 2012

MADDALEN SARIA

0 comentarios
                                          
IRAUTZAREN ALDAKETA
Bazen behin Irautza izeneko mutil bat, oso lotsagabea zena, eta bromazale galanta ere. Bazuen biki bat, Eihar izenekoa eta bi arreba, Ezti eta Katta izenekoak. Normalean, bikiak itxuraz berdin-berdinak dira, Irautza eta Eihar bezala, baina hauek itxuraz bakarrik. Eihar, langilea, esku zabala, lasaia, jakintsua... zen, egia esateko, guraso guztiek izan nahi duten semea bezalakoa, eta Irautza, berriz, kontrakoa.
Eihar Ingalaterran zegoen ikasten eta Irautza, berriz, etxean bere gurasoekin.
Udako oporrak iritsi zirenean, Irautzaren bikia etxera bueltatu zen. Irautzak beti bezala segitzen zuen, lotsagabe hutsa eta bromazale galanta.
Eiharrek kanpamendu batera joango zela aipatu zion Irautzari, eta berak nahi bazuen ere, joateko esan zion. Irautzak eskaintza onartu zuen. Maletak egin zituzten eta ohera joan ziren biak, urrengo egunean goiz jaikitzeko. Irautzak ez zuen gogorik lo egiteko eta bideokontsolarekin jolasten gelditu zen.
Urrengo goizean, iratzargailuak jo zuenean, Eihar ziztu bizian esnatu zen, baina Irautzak oraindik ez zuen ezta begi bat ireki. Eiharrek bart zer egin zuen galdetu zion eta Irautzak, beti bezala, gezurra esan zuen.
Aitak tren geltokiraino eraman zituen, han agur esan eta kanpamendura abiatu ziren. Iritsi zirenean, denek ingelesez hitz egiten zutela konturatu zen Irautza eta hortik alde egitea zela hoberena esan zion bere bikiari. Eiharrek esan zion ez altxatzeko eserita zegoen tokitik eta ez zirela nahastu, hori baitzen kanpamendua. Irautza geldirik geratu zen, neska eder bat ikusi zuelako. Bere ondoan zegoen neska zen, bere izena galdetu zion Irautzak, baina neskak ez zuen ezta txintik ere esan, ingelesa baitzen.
Urrengo egunean, neska hura ikusi zuen berriz ere, eta ingelesez zerbait esaten saiatu zen. Eta zerbait esan zion bai, bainan ezta berak ere ez zekien zer esan zuen.
Eihar, Irautza neska eder hari zerbait esan nahian zegoela konturatu zenean, laguntza eskaini zion, eta Irautzak guztiz eskerroneko, baietz esan zion. Neskaren izena jakin zuen, Amy deitzen zen. Irautza eta Amy,lagunak egin ziren, Eiharren laguntzarekin.
Irautzak ingelesez mintzatzeko zailtasuna zuen, eta orduan, Eiharri ingelesa irakasteko eskatu zion. Eihar oso trebea zelako horretan, Ingalaterran ikasketak egiten zituelako.
Denbora zutenean, ikasteko erabiltzen zuten. Horrela pasatu zituzten kanpamenduko egun guztiak. Irautza asko saiatu zen eta zerbait ikasi zuen, beharrezkoa zena: Nola duzu izena? Non bizitzen zara?...
Etxera bueltatzeko garaia iritsi zen eta Irautzak, Amyrekin argazki bat egin zuen.
Tren geltokian zegoen familia osoa beraien zain eta etxera abiatu ziren guztiak.
Etxean, Kattak, ondo pasatu zuten galdetu zien bikiei, eta beraiek, irribarrez, baietz esan zuten. Irautzak, ingelesez zerbait bazekiela esan zuen denon aurrean, eta demostrazioa egin zuen. Ezti, Katta eta gurasoak oso harrituta, zoriondu egin zuten Irautza.
Noski, arraro samarra zelako eta, zergatik egin zuen hori galdetu zioten denek. Irautza oso pozik, kanpamenduan, neska eder bat ezagutu zuela esan zuen, eta denei erakutsi zien zein zen Amy.
Eztik, berarekin egiten zituela ikasketak esan zuen eta Irautzak, Ingalaterran egingo zituela ikasketak esan zuen argi eta garbi.
Udako oporrak amaitu zirenean, ingalesez bikain hitzegiten zuen Irautza, Eiharren laguntzarekin eta Ingalaterran ikasketak hasi zituen bere bikiarekin eta noski, Amyrekin.
Hortik aurrera, oso pozik bizi izan zen eta asko aldatu zen. Egia esateko, Eiharren antzekoa bihurtu zen. Orain bai zirela egiazko bikiak, ez bakarrik itxuraz.
Katamalo 64